JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
Atari hau osorik jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dute. Espresuki debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, Zubietako errotaren berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.
DATU PERTSONALEN BABESA
ERANTZUKIZUN MUGATUA
- Atari honetan jasotzen da Zubietako errotak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik fede onez bildutako informazioa. Hala ere, Zubietako errotak ez du atariaren edo bere edukien gaineko berme espliziturik zein inpliziturik ematen. Errotak ez du bermatzen atariko orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direla.
- Zubietako errotak ez du bere gain hartuko ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik; sistema informatikoetan sortutakoak, birus informatikoak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindako kalteak barne. Zubietako errotak informazioaren baieztatze idatzia eskatzea gomendatzen du, hala behar izanez gero.
ERABILERA MUGATUA
Atari honetako informazioa erabiltzerakoan, kasuan kasuko arauak beteko dira. Zubietako errotak ez du bere gain hartuko atariko edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.
BESTELAKO BALDINTZAK
- “Atari” terminoak, erabilera baldintza hauen ondorioetarako, “webgune” esan nahi du.
- Zubietako errotak beretzat gordetzen du edozein unetan atari honetako edukiak eta bertan Sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe
- Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekotzaren artean ezartzen diren harreman guztiak indarreko lege espainiarrak arautuko ditu.
- Ataria erabiltzeak berekin dakar aurreko Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.