Bisita zati hauetan egiten da:
- Errotara etorri den taldeari harrera eman eta errotaren funtzionamendua eta makineria kanpo aldetik aurkeztu.
- Ehotze gelan sartu eta errota martxan jarri.
Ehotze lanak egiten dira Zubietako tradizioa jarraituz eta porzionistek emandako baldintzak betez.
- Zubietako herria eta bere tradizioei buruzko bideoa ikusi bideo-gelan. Gela horretan bertan ere, errotei buruzko liburuak kontsulta daitezke.
- Errotako ganbaran dagoen erakusketa etnografikoa ikusi.
Tresna aipagarrien erabilera azaldu.
- Artisautza denda.
Nekazarizako elikagaien produktuak, eskulangintza, zonaldeko informazio turistikoa, diskak, oroigarriak, etab. eskaintzen dira bertan.