Web orri honen bitartez ezagutuko duzu, egun ekomuseoa den, Zubietako errota.
Bere historian sartu zaitez…, agian, bere errotarriak mugitzen duten uren marmarraren atzean, aspalditik jotzen duten polumpen urrutizko oiartzuna somatuko duzu, agian naturari esnarazteko…
"Errota zahar maitea
uraren ertzean,
uraren ertzean da
basati beltzean:
negar egiten dezu
alea txetzean,
ni ere triste nabil
zutaz oroitzean..."
Juan Maria Lekuona, Oiartzun (Guipúzcoa), 1927. Olerkari eta euskarazko ahozko literaturari buruz aditua izan zen.