Logo Zubietako Errota

Erakusketak

Ezagutu nola funtzionatzen duen irin errota tradizional batek

Errotan bisita gidatu bat izango duzu zain, ehotzeko metodo tradizionalak hobeto ulertzeko eta makina hidraulikoak ikusteko.

Herriko objektu etnografikoen erakusketa txiki bat ere bisitatzen da, zuraren artisautzarekin, lan tradizionalekin eta herriko landa-inauteri ospetsuarekin zerikusia dutenak.

Arto-irin salmenta

Bisita gidatua bukatzean bertako arti-irina erosteko aukera

Bisita gidatuak

Bisita zati hauetan egiten da:

  1. Errotara etorri den taldeari harrera eman eta errotaren funtzionamendua eta makineria kanpo aldetik aurkeztu.
  2. Ehotze gelan sartu eta errota martxan jarri.
    – Ehotze lanak egiten dira Zubietako tradizioa jarraituz eta porzionistek emandako baldintzak betez.
  3. Zubietako herria eta bere tradizioei buruzko bideoa ikusi bideo-gelan. Gela horretan bertan ere, errotei buruzko liburuak kontsulta daitezke.
  4. Errotako ganbaran dagoen erakusketa etnografikoa ikusi.- Tresna aipagarrien erabilera azaldu.
  5. Artisautza denda.

    –  Nekazarizako elikagaien produktuak, eskulangintza, zonaldeko informazio turistikoa, diskak, oroigarriak, etab. eskaintzen dira bertan.

Ituren eta Zubietako iñauteriak

Seguruenik iñauteriak dira Zubietan gehien ezagutzen diren bestak.

Ituren eta Zubietak elkarrekin ospatzen dituzte iñauteriak. Urtarrilako azkeneko asteko astelehen eta asteartean, eguerdi aldean, bi herriko joaldunak beraien desfilean hasten dira, astelehenean Iturenen, eta asteartean Zubietan.

Astelehenean, Zubietako joaldunak Iturenerantz abiatzen dira. Aurtizko auzora iristean, eta auzo horretako joaldunekin elkartu ondoren, Latsagako auzo aldera joango dira, eta “Zubiburu” parajean dagoen zubi gainetik pasa ondoren, Iturengoekin elkartu. 40-50 joaldunek Iturengo herriari itzulia emanen diote gero, 80-100 zintzarriren soinupean. Itzulia herriko plazan bukatzen da.

Hurrengo egunean, asteartea, Iturengo joaldunak Zubietara etortzen dira, eta hemengoekin elkarturik, herriari itzulia ematen diote.

Joaldunak bi lerrotan desfilatzen dute, mugimendu ritmiko eta pausatuekin, zintzarrien doinu bateratua lortuz. Naturari estu lotutako errito baten itxura hartzen du desfileak.

Lehenengo lerroan dagoen joaldunetako batek, adar bat jotzen du noizbehinka eta ohiu batzuk egin, horrela desfileari erritmoa jarriz.

Uste da, zintzarriekin lortzen den soinuarekin espiritu txarrak uxatzen direla eta inguruko lurretan lo dauden energiak iratzarri.

Pertsonai hauen jantziak bereziak dira: abarkak oinetan, ardi larrua bizkarrean, koloretako painuluak lepoan, zintaz betetako txapel koniko bat, zaldi ilez egindako isopo bat eskuan, eta bi zintzarri erraldoi gerrian lotuak.

Ituren eta Zubieta 3 kilometroz banatuta daude, eta nahiz eta biak joaldunen sorterriak izan, bakoitzak bereizgarri ezberdinak ditu zintzarriak mugitzeko moduan eta jantzietan.

Coolsco

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Services

Follow Us