Egunetik egunera zugandik hurbilago egoteko lanean dihardu Zubietako errotak.
Erabiltzaile bakoitzak nabigatzeko modu ezberdina du. Batzuek teknologia oztopoak topatuko ditugu, hala nola internet konexio motela edo ordenagailu zaharra. Beste batzuek erabiltzen den mintzaira edo webgunearen nabigatzeko tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakegu. Web orriaren edukirako sarbidea zailtzen edo eragozten diguten muga fisikoak ere -ikustearekin, entzutearekin edo mugitzearekin lotutakoak, esaterako- izan ditzakegu.
Diseinu tradizionaleko web batek ez ditu aintzat hartzen desberdintasun horiek; horrela, sagua erabili ezin duenak, pantailan agertzen den informazio ikusi ezin duenak edo bozgorailuetatik ateratzen dena entzun ezin duenak, besteak beste, ezin izanen du behar bezala nabigatu.
Web bat erabilerraza izanen bada, edozein pertsonak, bere urritasun fisiko edo ezagutzakoak, edo ingurunetik etorritakoak, gorabehera erabili ahalko du.
Bere diseinua erraza eta estandarra da. Horrela, oso bestelako tresnek funtzionatu ahal dute: ahots-sintetizadoreak, esate baterako, web baten edukia "ozenki irakurtzen" dutenak.
Bere testuak lau eta zuzenekoak dira. Horrela, ulermen oztopoak ezabatzen dira.
Bere ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horri esker, adibidez, itsu batek entzun ahalko du ikusi ezin duen deskribapen bat.
Bere egitura argi eta erraza da, intuizio bidezkoa, eta nabigatzeko laguntzak ematen ditu.
Ondorioz, ingurunea ezagutzen ez dutelako edo kultur, hezkuntza edo ulermen arazoak dituztelako web-ek eskaintzen duten informazioan mugitzeko zailtasunak dituztenei laguntzen die.
Webgunea "Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak" (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai ) ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki diseinatu eta programatu da. WAI W3Ck barne hartzen du, interneten erabilera arautu eta hobetzeko funtzioa duenak. Arauok nazioarteko estandar batzuk definitzen dituzte web orri erabilerrazak sortzeko.
Gure web orrian W3Cren estandarrei jarraitzen diegu ondokoi dagokienez:
Diseinu erabilerraza izateko hainbat pauso eman ditugu:
Jarraian, web orri honetan erabiltzen ahal dituzun lasterbideen zerrenda zehazten dizugu:
Jarraian, web orri honetan erabiltzen ahal dituzun lasterbideen zerrenda zehazten dizugu:
Gorago aipatu dugun gisan, web orriaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa, proportzionalki, nahi duen tamainara egokitu dezan. Ikusten ari dena handitu edo txikitu nahi izanez gero:
Internet Explorer:
Netscape - Mozilla:
Zure nabigatzailearen menutik ere egin daiteke: 'ikusi' > 'testu tamaina'.
Lanean jarraitzen dugu gure web-ean eransten ditugun elementuak ere erabilerrazak izan daitezen: HTML formatua ez duten horiek (Adobe PDF, Microsoft Excel eta Microsoft Word), esate baterako
Horrelako web orri bat herritar guztientzat erabilerraz bihurtzeko lana ez da sekula amaitzen.
Edozein arazo antzematen baduzu, edo web orri honen erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, zeure iritziaren zain gauzkazu gure Irarokizun postontzian.